PARTE HARTU //
/// Materiala: koaderno bat, idazteko zerbait, itsats-xingola, argazkimakina (kameradun sakeleko telefonoa) eta eskuartean duzun testuren bat.
/// Ekintza data: Urriaren 2tik eta 3ra, 48 ordu nahi duzunean eta zauden lekutik parte har dezazun.
/// Ibilaldia:
Irten kalera.
Eskumarantz jo.
Hartu ezkerretara duzun bigarren kalea.
Hartu, eskumatara duzun lehen kalea, berriro.
Topo egiten duzun lehen pertsonari eskatu ordua. Gelditu eta oharra hartu, idatzi ezezagun horrek, zure ustez, izan zezakeen lanbidea ere.
Segi aurrera eta ezkerretara duzun hirugarren kalea hartu.
Eskumarantz jo.
Hurrengo bidegurutzeraino segi oinez. Gelditu eta itxi begiak, zure inguruan entzuten dituzun soinuak aditu, hartu behar duzun denbora. Ireki begiak eta idatzi aditu dituzun soinuak.
Eskumatara jo.
Ezkerretara duzun lehen kaletik jo aurrera.
Gelditu hurrengo bidegurutzean. Hartu liburua (aldizkaria, apunteak, iragarki-orria, egunkaria…eskuartean duzuna), kopiatu esaldi edo atal bat zure koadernoan, erauzi orria eta itsatsi nahi duzun tokian.Atera argazki bat.
Paseatzen jarraitu eta ezkerretara duzun hirugarren kalea hartu. Ibili bitartean, saiatu gogoratzen zenbat jende topatu duzun ibilbidea hasi duzunetik. Gutxi gorabeherako kopurua idatzi.
Segi aurrera eta eskumako lehen kalea hartu.
Ibili bitartean, saiatu buruz gogoratzen , eginduzun ibilbidea eta irteera puntua eta zauden tokiaren arteko distantzia.
Gelditu eta marraztu ibilbidearen gaineko mapa bat. Ateraiozu argazki bat.
Bidean aurrera egin eta eskumara jotzen duen hurrengo kalea hartu.
Jarraitu idiltzen hurrengo bidegurutzera arte.
Aukeratu, zoriz, pertsona bat eta jarraiozu nonbait sartu arte (eraikinen baten, autoan…). Kontua izan, jarraitzen ari zatzaikiola konturatu ez dadin. Bera konturatu gabe, egin iezazkiozu 2 edo 3 argazki jarraialdian.
Azkenik, egin argazkia bat sartu den tokiari edo pista galdu diozuneko tokiari eta idatzi kalearen izena eta zenbakia.
Ez ahaztu zure ibilaldia bidaltzea.
Zabal ezazu!